ZER UZTEN DUGU SAREAN?
1. ZEREGINA
Hausnarketa eta bilaketa bat egin zuen sare sozialen inguruan. Zuen burua bila ezazue Interneteko bilatzaile desberdinetan ezezagun batek zuen inguruan ikusi ahal duena aztertzeko.
- Bilatu zure izen abizenak Interneteko hiru bilatzaile desberdinetan (ezezagun eran).
- Zure sare sozialak agertzen dira?
- Publikoak dira? Zein informazio agertzen da?
- Zure argazkiak agertzen dira irudi bilatzaileetan (google images, yahoo images,...)?
- Zein datu aurkitu dituzu? Markatu gurutze batekin.
| Izena | |
| Abizena | |
| Helbidea | |
| Jaioteguna | |
| Ikastetxea | |
| Norekin bizi zara? | |
| Lagun eta senitarteakoak? | |
| Ohiko lekuak | |
| Zaletasunak? | |
| Iritzi politiko edo sozialak? |
Gustura zaude sare sozialek zutaz erakusten duten informazioarekin?
2. ZEREGINA
Sare sozialetan agertzen diren moduko perfil bat sortu era kontzientean.
Orain sortu zure sare sozialetako ereduarekin perfil kontziente bat (Instagram, tik tok,...) eta kontuan hartu zer gustatuko litzaizuke honek erakustea.
- Zein datu pertsonal agertzea nahi duzu?
- Zure lagun eta familiakoen argazkiak daude?
- Zenbat jarraitzaile dituzu? Ezagunak, ezezagunak?
- Noren jarraitzailea zara?
- Zein ideia sozial edo politiko erakutsiko dituzu?
Hau guztia kontuan hartuta aukeratu sare sozial bat eta erabiltzaile perfil baten antza duen irudi bat sortu.

Produktua: Canva Instagram